jueves, 4 de junio de 2015

2015-06-04 Nagoreren azken eguna

Gaur egun arraroa izan dugu. Ezin dugu esan alai edo triste, baina bai deserosoa. Ikasturte osoan zehar gurekin egon eta gero, andereño Nagorek bere azkenengo eguna dauka gaur eskolan.

Sekretuan (bueno, sekretua berarentzat, guk guztiok bagenekien eta!) oparitxoa prestatu diogu. 3. saioaren erdian, atean jo egin dute eta lore-sorta ederra ekarri egin diote gu guztion partez.

Agur Nagore!!!
Ondo izan!!!!
Faltan hartuko zaitugu!!!




No hay comentarios.:

Publicar un comentario