miércoles, 3 de junio de 2015

2015-06-01 Txango berezia

Kurtsoa amaitzear dago eta, eskolan ohitura den bezala, seigarren mailakook txango berezia egin dugu Zugaztieta/La Arboledara piraguismoa eta arku tiroa egiten.

Eguraldi kaxkarra izango genuela iragarrita zegoen, baina ekintza guztiak burutu ahal izan ditugu.

Lehenengoz, oinez hurbildu gara eskolatik funikular geltokiraino. Han, azalpen txikia eman digute eta ikasi dugu zer oten den "de carga horizontal" deritzon hori. Larrainetan, autobusa hartu eta Ustion parkera joan gara. Hantxe aurkitu ditugu gure zain dagoeneko Hulu Aventurako begiraleak.
Talde bitan banatu eta batzuk arkuarekin trebatzen ziren bitartean, beste batzuk arraun egitera sartu dira. Beranduago, aldaketa egin eta errotazioa bukatutzat eman dugu. Bazkal orduan nabaritu dugu haizea hozten ari zela eta zerua (oraindik gehiago) lainotzen. Hori dela eta, Trapagara jaitsi gara.

Han behean, izozkiak jan eta zabuen parkean eman ditugu minutu batzuk. Azkenengo geralekua futbol zelaian egin dugu, non batzuek bonba jolasean aritu diren eta gehiengoak (irakasleak barne) futbol 7-ko partidu izugarria jolatu dugularik.

Azkenik, eskolarako bidea hartu dugu eta, azkenengo minutuan, lehenengo euri tantak nabaritu ditugu. Libratu egin gara!!!

Oso egun polita pasa egin dugu.


No hay comentarios.:

Publicar un comentario