jueves, 28 de mayo de 2015

Euskararen Astea - osteguna

Azkenik heldu da egun handia!!!
Atzo eta gaur eguerdian eskolako lagunentzat errepresentatu ditugu gure antzezlanak, baina gaur arratsaldean... Haur Hezkuntzako txikiak eta gurasoak izan ditugu ikusle.

Horrenbeste entsegu, lan, mozorro prestaketa, zuzenketa (eta Oskarren errieta batzuen ostean)... iritsi da momentua!

Agian ez gara oso objektiboak, baina primeran geratu da dena!
Gurekin batera LH5koek ere egin dute haiena eta, hau ere, oso polit geratu zaie. Haiek SangaGrease musikala prestatu dute.

LH6A IKASLE BERRIA



LH6B 6.MAILA BUKATU DUT



miércoles, 27 de mayo de 2015

Euskararen Astea - asteartea

Gaur Iñaki Zubeldia idazlearen bisita izan dugu.
Azkenengo asteetan bere liburu bi berrirakurri ditugu, "Mirari Hegalari" eta "Tximu bat klinikan". Gainera, tximuarena LH2koei irakurri diogu esperientzia polit batean.

Liburutegian elkartu gara Iñakirekin LH5 eta LH6kook. Berak, hainbat pasadizo kontatu dizkigu: irakasle ibili zen garaia, euskarazko liburu ezarenak, zelan animatu zen idazten...eta abar. Oso interesgarria izan da. Gainera, liburuak sinatu dizkigu.






Eskerrik asko, Iñaki Zubeldia!



Euskararen Astea - astelehena

Heldu da!
Euskararen astean murgilduta gaude!
Astelehenean, eguerdiko emanaldian, HHko txikiek prestatu dituzten abesti eta dantza politak ikusi ditugu.
Arratsaldean gurasoei eskeiniko dizkiete, baina gu ez goaz ikusle. Hori bai... arratsaldean sorpresa daukagu! Gure geletako neska batzuek prestatu egin duten sketch-a...Porrotx eta Konpainia!