jueves, 26 de febrero de 2015

Segurara! Seguru? gu? Ze_egun da, ba? Glu, glu, bla, bla!!

Gaur bertan eramango duzue Segurako Barnetegira joateko behar duzuen dokumentazioa.

Hona hemen haien web helbidea. (argazkiaren gainean klik egin)


Sartu, ba! Atea zabalik dago...

jueves, 19 de febrero de 2015

Zinemara goaz: "Lepel"

Gaur, hilak 19, Bilbora goaz, Alhondegira, haiz zuzen ere. Tinko Euskara Elkartearen bitartez zinema euskaraz ikustera. Eskolako LH4, LH5 eta LH6koak hurreratuko gara Bilbora autobusez.
Ikusiko dugun filmak LEPEL du izena. 



Familiako kide guztientzako abenturazko filme honek bederatzi urteko Lepel gaztearen istorioa kontatzen du. Gurasoen desagerketa misteriotsuaren ostean, Koppenol, amona gaiztoa arduratuko da berataz, umea esklabu bezala erabiliz.
Egun batean Lepelek, nazkatuta, ihes egingo du amonaren etxetik eta denda handi batera joko du hala-nola ezkutatzera. Bertan, jertse-artean sekretuan bizi den Pleun Bibi nerabe gogorrarekin egingo du topo eta bien artean laguntasun heldua haziko da. Gaztetxoek, gainera, Broer dendako nagusiarekin txora-txora eginda dagoen Max dendariaren laguntza izango dute.
Max eta Pleun Bibi Lepelen gurasoak aurkitzeko plan bat lantzen hasiko dira eta euren bilaketa aurrera doan heinean Broer, euren konplot-ean inplikatuko dute, honen borondatearen kontra. Koppenol-ek, berriz, ez du Lepel hain erraz galdu nahi eta horregatik, umearen irakaslearekin bat eginda, umea berreskuratzen saiatuko da. Egunean zehar denda jada ez da izango Lepelentzat toki seguru bat. Zorionez, Pleun Bibi alboan dauka, eta honek amonaren hatzamarretatik alde egin eta bere gurasoak bilatzen lagunduko dio.


trailerra holandarrez germaniarrez


viernes, 13 de febrero de 2015

2015-02-13 Inauteri Eguna

Egun handia ailegatu da!!!

Lehenengoz azken entsegua egin behar genuen. Izugarrizko haizetea dabil eta apenas ezin mugitu. Hauek ez dira berri onak...

Entsegua aurrera eraman dugu ozta-ozta eta geletara. Mozorroak jantzi eta batukada egitea egokitzen zaigu kalejiran. Oso ondo geratu da.
San Gabriel auzoko plazan euskal dantzak egin ditugu eta berriro kalejiran eskolara.

Momentua heldu da, baina....

Izugarri desatsegin dago dena eta ezin dira euskal dantzak berriro dantzatu. Zuzenean goaz gu gure astronauten ikuskizunarekin.

San Gabriel eskolako 3.ziklokoen inauteri dantza. Haizeak zakar jotzen zuen eta ezin modu egokian egin. Hori pena!!!! Sekulako lana egin duzue, astronauta txapeldunak!!

Andereño Leirek beste bideotxo bat egin zigun. Eskerrik asko!!
Andereño Leirek egindako beste bideotxoa

Hona hemen LH6Bko koadrila espaziala:


Patioan erakusketa unibertsala prestatu genuen:






Eta kalejira eta dantzan egin zizkiguten argazki batzuk:








jueves, 12 de febrero de 2015

Inauteria: azken txanpa (-1)

Jo ta fuego gabiltza inauteria prestatzen. Hementxe egiten ari garen lanaren adibidetxo batzuk:

Eskolako txikienak Saturnino abestia primeran ikasi dute eta, bigarren mailakoen laguntzarekin, dantza ikasten ari gara. Hona hemen gaur zelan jardun garen.

Saturnino dantzatzen (eta kantatzen!!)


Gure zikloko dantza itsuroso dagoela uste dugu. Ez dugu sorpresa puskatu nahi, baina hemen gaurko entsegua. (Momentu batean haizeak kamera eraman du. Barkatu...)


 Inauteri dantza - osteguneko entsegua


Seigarren mailakoak batukada prestatzen gabiltz. Pena handia daukagu lagun batzuk gaixorik daudelako eta ezin parte hartu geratuko direlako. Gure partetik, onena ematen ari gara haien falta ez oso agerian geratzeko. Sendatu, koadrila!!

Batukada entsegua - joaldi laburra

Batukada entsegua - joaldi luzea

Aupa gure astronautak!!! 

Iker Villatek Unibertsoari buruzko egindako lana

















viernes, 6 de febrero de 2015

Inauteria: Aste bat baino ez da falta.

Gaur egun potentea izan dugu gure espazioko tailerrean. Hainbat traje, kasko eta motxila hamaitu (edo gutxienez, nahikotxo aurreratu) ditugu.
Kasko gehienek itxura ezin-hobea dute, eta astronautaren bat kolorea ematen hasia da.

Aste bete baino ez daukagu aurretik. Atzerakontua hasia da!!!! 7, 6, 5....

 



jueves, 5 de febrero de 2015

Agate Deuna kantatzen

Hau astea daramaguna! Kandelario astelehenean, atzo San Blas eguna eta gaur Agate Deunaren bezpera Eguraldiak ez digu kalera irteteko aukerarik eman, beraz barruko patioan abestu behar izan dugu.