Zinemara goaz: "Lepel"
Gaur, hilak 19, Bilbora goaz, Alhondegira, haiz zuzen ere. Tinko Euskara Elkartearen bitartez zinema euskaraz ikustera. Eskolako LH4, LH5 eta LH6koak hurreratuko gara Bilbora autobusez.
Ikusiko dugun filmak LEPEL du izena.
Familiako kide guztientzako abenturazko filme honek bederatzi urteko Lepel gaztearen istorioa kontatzen du. Gurasoen desagerketa misteriotsuaren ostean, Koppenol, amona gaiztoa arduratuko da berataz, umea esklabu bezala erabiliz.
Egun batean Lepelek, nazkatuta, ihes egingo du amonaren etxetik eta denda handi batera joko du hala-nola ezkutatzera. Bertan, jertse-artean sekretuan bizi den Pleun Bibi nerabe gogorrarekin egingo du topo eta bien artean laguntasun heldua haziko da. Gaztetxoek, gainera, Broer dendako nagusiarekin txora-txora eginda dagoen Max dendariaren laguntza izango dute.
Max eta Pleun Bibi Lepelen gurasoak aurkitzeko plan bat lantzen hasiko dira eta euren bilaketa aurrera doan heinean Broer, euren konplot-ean inplikatuko dute, honen borondatearen kontra. Koppenol-ek, berriz, ez du Lepel hain erraz galdu nahi eta horregatik, umearen irakaslearekin bat eginda, umea berreskuratzen saiatuko da. Egunean zehar denda jada ez da izango Lepelentzat toki seguru bat. Zorionez, Pleun Bibi alboan dauka, eta honek amonaren hatzamarretatik alde egin eta bere gurasoak bilatzen lagunduko dio.
trailerra holandarrez germaniarrez
No hay comentarios.:
Publicar un comentario