domingo, 28 de diciembre de 2014

domingo, 14 de diciembre de 2014

Badator Olentzero!!

Gabonak hemen bertan dira, eta hainbat ekintza prestatzen gabiltza. Eskolan, asteazkenean bisita ezberdinak izango ditugu: txikiei Mari Domingi etorriko zaie eta gurekin Bertso Gerrila izango da. Adi belarri horiek musika eta bertsoak gozatzeko!
Ostirala 19an, Olentzeroren bisita izango dugu eta baita kalejira ere. Pandero hotsak daude dagoeneko gure pasabidean...

Hona hemen herri mailan egingo diren ekintzen egitaraua:

Trapagarango Kultura-Egitaraua - 2014ko Abendua

viernes, 5 de diciembre de 2014

Euskararen Eguneko argazkiak

Aurten Euskararen Eguna ospatzeko, gure Pirritx , Porrotx MariMotots eta koadrila guztia hurbildu zitzaizkigun. Izan Euskadun!!!

martes, 2 de diciembre de 2014

Euskararen Eguna 2014

Entseguak aurrera doaz, eta nahiko ondo egiteko gauza izango gara baina... laguntza apurrari uko egingo ahal diogu?


Azken minutuko entseguak aurrera eramateko...

Denok Korrikara!

Hona hemen Korrika 19ren abestia.
Luze falta da, baina badakigu Segurako barnetegian harrapatuko gaituela!
Berezia izango da.

Izan gaitezen Euskahaldun!

Korrika 19 abestia

Ongi etorri!

Blogari hasiera emateko hau baino berri hoberik ez dago.

Ika, ika, ika! Hemen dator Korrika!